Emakumeen trainerua osatu nahi du Donostia Arraun Lagunakek
Datorren denboraldiari begira arraunlari bila dabil kluba.
Donostia Arraun Lagunak elkartea arraunlari bila dabil. Izan ere, 2014-2015 denboraldiari begira, emakumeen trainerua uretaratu nahi du. Klubak bere Facebook orriaren bidez zabaldu die deia emakume arraunzaleei, euren tostetan arraunean egitera anima daitezen. Dagoeneko elkarteko arraunlariak direnen izenak jarri dituzte marrazki batean, eta trainerua osatzeko falta diren gainontzeko sei arraunlariak eta patroia lortzea dute helburu. Interesa duenak neskentrainerua@gmail.com posta elektronikora idatz dezake.
Momentu honetan, hiriak ez du emakumeen trainerurik. Bere garaian, 2009an, Ur-Kirolakek saiakera bat egin zuen, eta urte hartako Kontxako Banderaren sailkatze estropadan parte hartu zuen emakume talde batek. Ez zuen sailkatzea lortu, eta ordutik ez da Donostiako emakumeen beste trainerurik osatzea lortu.