Loiolako Erriberako haurrek euskara izan dute lagun
Parketarrak egitasmoa Parte Zaharreko Zuloaga plazan egingo dute bihar, asteazkena; 3-5 urteko haurrentzako jolasak 17:00etan, eta 6-9 urte bitarteko umeei zuzendatukoak 18:00etan.
hemen.
[Gallery=200]
Udaberrian izandako arrakastaren ostean, Parketarrak egitasmoa bigarren aldiz abian jarri dute zuten atzo, Martutenen eta Altzan egindako saioekin. Guztira, hiriko zortzi auzotako parke eta plazetan izango dira, haurrak kalean eta parkeetan jolasean ari direnean euskara erabiltzeko xedearekin. Gaur Loiolako Erriberako txanda izan da, eta bi saio eta plazetan banatu dituzte haurrak: 3-5 urtekoak Santiago plazan ibili dira jolasean; eta 6-9 urte bitartekoak, berriz, Giuseppe Verdi plazan egindako jolasetan euskara izan dute lagun.
Txikienen saioa Nere eta Garazi Urtxintxako begiraleek gidatu dute. Borobilean eserita zeuden haur guztien izenak ezagutu ostean, umeak eta gurasoak elkarrekin jolasteko prestatu dituzten jolasekin hasi dira. Abestu, dantzatu eta korrika ere egiteko aukera izan dute.
6 eta 9 urte bitarteko haurrak jolas zailago batekin ibili dira. Memoria eta koordinazioa lantzeko ariketa bat egin dute, eta batzuk ongi egiteko behin baino gehiagotan errepikatu behar izan duten arren, azkenean denek ongi egitea lortu dute. Barreak izan dira nagusi saio horretan, eta arratsalde bikaina igaro dute.
Aste honetan lehenengo saioak egiten ari dira, eta orotara lau egingo dituzte auzo bakoitzean. Bihar Parte Zaharreko Zuloaga plazan izango dira, 17:00etan (3-5 urte) eta 18:00etan (6-9 urte). Egutegi osoa ikusi nahi baduzu, sakatu