San Tomaseko ferian izena emateko epea zabalik da
Abenduaren 21ean hiriko hainbat gunetan txistorra saltzeko postuak eta beste hainbat produkturen saltokiak jarriko dira. Era berean eta ohi denez, honako lehiaketa hauek antolatu dira: txistorra lehiaketa, ezti lehiaketa, lur gaien lehiaketa-erakusketa eta txorimalo lehiaketa. Aipatutako jardueretan parte hartu nahi duten elkarte, ikastetxe eta partikularrek oinarriak eta izena-emateko inprimakiak kontsulta ditzakete San Tomaseko Feriaren gunean.