Bretxako udal proiektua arriskuan ez dagoela adierazi du alkateak
Juan Karlos Izagirre alkateak iragarri zuen Bretxako zinema aretoak ixtearekin batera, Parte Zaharreko anbulategia eta Turismo bulegoa Arraindegi eraikinean jarriko zituztela. Zinema aretoaren jabeek, baina, langileen lan espedientea bertan behera utzi dute. Erabaki horrek, ordea, udalaren planak ez dituela aldatuko adierazi du Izagirrek. Irmo hitz egin du Bretxako operazioari buruz: “Aurrera doa operazioa, eta nik uste dut albiste on bat dela horrelako eraikin publiko bat berreskuratzea. Gainera, beharrezkoak diren zerbitzuak emango dizkie Parte Zaharreko eta Erdialdeko bizilagunei”.


