Markel Ormazabal gonbidatu dute 'Zerbeza eta patatak' egitasmora
Añorgan abian jarri duten Zerbeza eta Patatak egitasmora gonbidatu dute Markel Ormazabal. Irutxuloko Hitzaren Loretopetik ataleko kolaboratzaileetako bat da Ormazabal, eta hain zuzen, zutabe honetan heldu zion gai bati buruz ariko da Añorgan ere: Zein hiri eredu nahi dugu? galderaren bueltan ariko dira eztabaidan larunbatean Jolas Etxean, 17:30ean.


