Martxoan irekiko dute Amara Berriko lehen haur eskola publikoa
‘Amara’ izena izango duela aurreratu du Naiara Sampedro ziengotziak, eta jada aurrematrikula egin daitekeela.
“Amara Berrik haurreskola publikoa izango du aurreneko aldiz, auzoko haurrek zerbitzu publiko eta euskalduna izango dutela bermatuko dugu horrela, auzoan zegoen eskaerari erantzunez”. Naiara Sampedro Hezkuntza zinegotziak haur eskola honek auzoari emango dion zerbitzua nabarmendu du. Javier Barkaiztegi kaleko 7. zenbakian irekiko ditu ateak eskola berriak. Guztira 34 plaza sortuko dira, eta eraikinak hiru gela edo unitate izango ditu, 0 eta urtebete bitartekoentzat bat (8 plaza), eta 1 eta 2 urte bitartekoentzat 2 (26 plaza). Haur eskolak ‘Amara’ izena izango duela aurreratu du Sampedrok. Era berean, jada aurrematrikula egin daitekela adierazi du. Donostiako Udaleko Hezkuntza Ataleko 943 48 33 84 telefonora deituta honi buruzko informazioa emango da.
Construcciones Moyua enpresa arduratuko da proiektuaz, 238.670 euroko aurrekontuarekin, eta hiru hilabeteko epea izango du obra egiteko. Haurreskolen Partzuergoarekin iazko azaroan sinatutako protokoloan jasotako konpromisoari erantzunez egingo da obra hau. Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak bihar onartuko du proiektuaren obra.



