Duela 30 urte eman zuten 'La bola de cristal' saioaren lehen atala
http://youtu.be/qGCywK026Gs
Gaurko egunez eman zuten lehen aldiz Lolo Rico donostiarrak sortutako telebista saio arrakastatsua
Nerea Lizarralde
Gaurko egunez eman zuten lehen aldiz Lolo Rico donostiarrak sortutako telebista saio arrakastatsua.
“Ikaratuta nengoen. Desagertu egin nahi nuen, eta Woody Allenek Historias de Nueva York enegiten duen bezala ‘Amaaaaaaa!’ ohikatu. Baina aurrera egin behar izan nuen”. Lolo Ricok horrela gogoratzen du La bola de Cristal saioaren lehen grabaketa. Hala azaldu zion IRUTXULOKO HITZAri 2008ko urrian, ¿Como es posible que el tiempo pase tan deprisa y yo no me de cuenta? liburua aurkeztu zuenean.
La bola de cristaleko garaia egungoa baino “biziagoa eta libreagoa” izan zela azaldu zuen elkarrizketa hartan: “Oso dibertigarriak eta politak izan ziren urte haiek. Oasi bat izan ziren. Gogoan dut Alaska kalean lehen aldiz ikusi nuenekoaz. Nire alabari kontatu nion janzkera bitxiko neska bat ikusi nuela, eta berak esan zidan Alaska zela, eta Rockola-n, Movida-ko gune garrantzitsuenean, ibiltzen zela».
1984ko urriaren 6an eman zuten lehen saioa Espainiako Telebistan, eta 1988. urtea arte eman zuten. Lehen saioan Lolo Rico bera ikus daiteke Fernando Savater idazlea elkarrizketatzen. Javier Gurrutxaga musikaria ere ohiko kolaboratzaile izan zuen saioan. Lolo Ricoren seme-alabek, Isabel eta Santiago Albak ere parte hartu zuten La bola de cristal-en, gidoilari gisa.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea