Franco 'Bifo' Berardi filosofo italiarra Donostian izango da
‘Arkitektura: Film Mintzairak’ egitasmoaren baitan, hitzaldi eta tailer bana eskainiko du.
‘Hondamendiaren diamika gainean lasterka’ hitzaldia emango du gaur, astelehena, 19:00etan, eta ‘Still Life’ filmaren aurkezpeba egingo du. Astebetez (hilaren 6tik 11ra) arkitektura, egungo sistemaren izaera, merkatu eta gizarte libreak, ondasun komunak eta bestelako kontzeptuez hausnartu eta eztabaidatzeko aukera izango da Franco Bifo Berardi, Marina Garces, Pedro G. Romero edota Andeka Larrea bezalako egileekin, besteak beste.
BNV produkzioak, Cristina Enea Fundazioak, DSS2016 Fundazioak eta Tabakalerak zuzendu, koordinatu eta ekoiztutako proiektua da, EHAEO Gipuzkoako delegaritza, Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren (EHU-UPV) laguntzarekin.
Ikus egitaraua