Italiako zaporeez bete dute hiria
San Sebastian Gastronomika kongresuaren 16. ekitaldia abian da.
Italiako 30 Michelin izar Donostian dira, goi mailako gastronomiaren hitzorduan, beraiek baitira herrialde gonbidatua. Atzo hainbat herritarrek pizza goxoa dastatzeko aukera izan zuten Kursaal kanpoaldean. Napolitik ekarritako egur labeekin, eta munduko pizzagile onenen eskuekin prestatutako 600 zati baino gehiago zerbitzatu zituzten. Egunotan, street food postuetan mila dastaketa baino gehiago saltzea espero da; asteazkenera arte egongo dira zabalik postuok, 11:00etatik 20:00etara.
Munduko sukaldari onenak, dastaketak, sektoreko azken joerak ezagutzeko aukera… Atzo hasi zen eta asteazkenean amaituko da San Sebastian Gastronomika kongresua, gastronomiako profesionalentzako eta zaleentzako ezinbesteko hitzordua bilakatu da.