Kontzentrazioa egingo dute gaur Egiako epaitegian
Jazint eta Xalba Ramirez donostiarren eta beste 26 gazteen aurkako epaiketa salatzeko protesta egingo dute gaur 19:30ean. Segiko kide izatea egozten dieten 28 gazteen epaiketak aurrera jarraitzen du Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta gazteak aske uzteko eskatuko dute.