Bi udaltzain kalean. (Argazkia: PSE-EE)
Egungo udaltzainen batez besteko adina 48 eta 55 urte bitartekoa da.
Udaltzain posturako oposaketak egiteko eskatu die sozialistek udal gobernuari. Egungo udaltzainen bataz besteko adina nahiko altua dela ikusirik, “lan taldea zahartu baino lehen, beharrezkoa da udaltzain gazte berriak gehitzea”, esan du Marisol Garmendia, zinegotzi sozialistak.
Gainera, konpromiso hori duela bi urte hartu zuela Bilduk adierazi du Garmendiak, “baina udal gobernuak ez du bere hitza bete, eta borondate faltagatik oraindik udaltzain postu gehiago eduki gabe jarraitzen dugu”.
PSE-EEk emandako datuen arabera, 362 udaltzain daude hirian. Horietatik 25 dira 25-30 urte bitartekoak; 54 udaltzain 31-34 urte bitartekoak; 69 dira 36-40 urte bitartekoak; 31 dira 41-45 urte bitartekoak; 56 udaltzain 46-50 urte bitartekoak; 85 udaltzain 51-55 urte bitartekoak; 32 dira 56-60 urte bitartekoak; eta beste zazpi, 61-65 urte bitartekoak.