Euskarazko hainbat esamolde jasotzen dituen ikus-entzunezko proiektu bat aurkeztuko dute Garoa liburu dendan
http://vimeo.com/107793008
Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa izena du. Euskalki desberdinetan desagertzen ari diren esamoldeak bideo bidez jasotzen joatea zen abiapuntua, hiztunek azaldurik eta proiektuaren sortzaileak hitzentzako bideoak bilatuz. Maria Elorza, maider Fernandez eta Aitor Gametxo dokumentalgile gazteen egitasmoa da. Ostiralean, hilaren 10ean, Groseko Garoa liburu dendan aurkeztuko dute, 20:30ean. Harkaitz Canok egingo du hitzaurrea eta Joseba B Lenoir musikari beratarrak zuzeneko musika jarriko die irudiei.