Garagardo azoka ireki dute Egian
http://youtu.be/Su00WXjgzws
Gaur eta igandea bitartean garagardo desberdinak dastatzeko aukera izango dute Egian, Plaza Haundin. Egunero janariak eman eta musika jarriko dute, azokan giro ederraz gozatu ahal izateko. Egia Bizirik auzo elkarteak antolatu du azoka, eta aurtengoa bigarren ekitaldia da. Gaur, osteguna, 01:00ak arte izango da zabalik. Bihar, ostirala, eta etzi, larunbata: 18:00etatik 02:00etara. Igandean, 13:00etatik 20:00etara.