'Sexualitatea euskal literaturan' ikastaroa emango du Iratxe Retolazak
Emakumeen Etxeak egitarau oparoa prestatu du hil honetarako. Ikastaro, proiektu eta jarduerak egingo dituzte Okendo kalean duen egoitzan. Bi ikastaro nabarmendu dituzte, berritasun direlako. Bata, Iratxe Retolazak emango duen Sexualitatea euskal literaturan ikastaroa. Bestea, Irantzu Varelak gazteleraz emango duen Taller de desprincesamiento (Desprintzesatze tailerra). Batukada feminista, brikolaje eta antzerki ikastaroak ere badira, besteak beste.