Urumea gertutik ezagutzeko bisita gidatuak antolatu ditu Haritzaldek
Naturzaleen elkarteak Arrauning.com enpresarekin egindako elkarlanari esker, datozen asteburuetan zazpi irteera egiteko aukera izango dute herritarrek, oinez zein traineruan edo piraguan.
Inguruko natura ez ezik, ondare historikoa, kulturala eta etnografikoa ezagutzeko aukera izango da txango berezietan, baita inguruko auzoak, baserriak eta zubiak ere, besteak beste. Izan ere, Haritzalde Naturzaleen Elkarteak Arrauning.com enpresarekin egindako elkarlanari esker, zazpi txango antolatu dituzte; batzuk euskaraz eta besteak gazteleraz. Gainera, aurrez esan ezkero, gorrek eta itsuek ere parte hartzeko aukera izango dute. Hala, Urumea ertzetik oinez, edo traineru baten barnean edo piraguan arraunean, ibaia barrutik eta kanpotik ezagutzeko sekulako aukera egongo da, asteburu honetatik bertatik hasita.
Cristina Enea Fundazioak antolatu ohi dituen Hidrologikak zikloarekin bat egingo du jarduerak, eta Haritzaldek eskaintzen duen Urumea, bere giza Alderdia argazki erakusketaren inguruan kokatu dute.
Azken batean, ibaia, ekosistemak, padura, ertzetako landaredia, bertoko ibar-basoa, landare inbaditzaileak, ibaiko biztanleak… eta beste hainbat konturen berri izango dute partaideek, baita bitxikeriaren askoren berri ere.
Izen ematea zabalik dago, Trainerurako eta oinezko ibilbideetarako naturzale@haritzalde.org posta elektronikoan.
EGUTEGIA
- Urriaren 11, larunbata. 17:30ean. Oinez eta traineruz batera. Euskaraz.
- Urriaren 25a, larunbata. 17:00etan. Traineruz. Gazteleraz.
- Urriaren 26a, igandea. 11:00etan. Oinez. Euskaraz.
- Azaroaren 8a, larunbata. 16:30ean. Traineruz. Euskaraz.
- Azaroaren 9a, igandea. 11:00etan. Oinez. Gazteleraz.
- Azaroaren 22a, larunbata. 17:00etan. Traineruz. Elebietan.
- Azaroaren 23a, igandea. 11:00etan. Oinez. Elebietan.
- Ibilbidea: Loiolako Erribera- Martuteneko 27 Poligonoko zubia.
- Iraupena: Trainerua: ordu eta erdi / Ibilaldia: bi ordu.
- Salneurria: Trainerua: 5 € (jatorrizko prezioa, 25 €) / Ibilaldia doan.
- Kopurua: Trainerua: 9 lagun / Ibilaldia: 25 lagun.
- Gutxieneko adina: Trainerua: 12 urte / Ibilaldia: Adin guztiak, baita umeen aulkiak ere.
- Informazioa: Gorrek eta itsuek ere parte hartu dezakete, aurretik ohartarazita. Traineruan nahiz piraguetan ibiltzeko arropa erosoa eraman behar da. Badaude aldagelak eta dutxa hartzeko aukera.