Aratz mendira irteera, azaroaren 2an
Añorga Kirol eta Kultur Elkartearen mendi atalak Aratz mendira irteera bat proposatu du. Araiako Bagoien bidetik hasi, San Miguel haitzaren ondotik pasa, Iturriotz igaro eta Askasaroiko zelai ederretara iritsiko dira. Jarraian, pagadietan zehar Aratz Zelai ingurura iritsi eta handik Elurtzuloak (1.437 m) tontorrera igo eta mendilerroari jarraituz Aratz mendia (1.443 m) gaindituko dute. Handik hegoalderuntz jaisten hasiko dira Aratzarteko lepora, eta handik Allarte (1.314 m) tontorrera igoko dira. Jarraian Allaitz (1.231 m) eta Allaitz Txiki (1.165 m) eta Arrabarteko lepora jaitsi eta handik bidexka bat jarraituz berriro Araiara itzuliko dira.
Araian bazkaria egingo dute Umandi jatetxean. Izen ematea: Añorgako Jolas Etxea tabernan jarritako zerrendetan, eta Elkarteko bulegoetan, astelehenetik ostiralera 18:30etik 20:30era, urriaren 26a baino lehen.
Prezioa: 25 euro bazkide direnak, eta 30 euro ez bazkide ez direnak.
Irteera: Jolas Etxea, azaroaren 2an, 7:30ean.
Distantzia: 13 km.
Denbora: 5 ordu.
Desnibela: 831 m.
Punturik altuena: 1.443 m.
Punturik baxuena: 602 m.
Oinetako egokiak, hamaiketakoa, ura, euritakoa eta hotzaren kontrako erropa eramatea gomendatu dute antolatzaileek.