Naiara Sampedro, Xabier Kerexeta, Juan Karlos Izagirre eta Beatriz Moral. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Emeki-emeki berdintasunezko Danborradaranz. 1813-2013: Emakumeak nola joan garen eskuratzen gure espazioa Danborradan liburuko ikerketa taldeko kide guztiak egongo dira: Beatriz Moral, Margaret Louise Bullen, Savina Lafita, Silvia Loza, Luz María Maceira eta Xabier Kerexeta -alor ezberdinetan adituak dira sei lagun hauek-.
Herritarrak, norbanakoak zein kolektiboak, danborradetako partaideak, antolatzaileak, emakumeak, eta bestelako eragile eta taldeak dokumentu hau ezagutzera gonbidatu dituzte. Aurkezpena udalbatzar aretoan egingo dute, 19:00etan.
Naiara Sampedro Berdintasun zinegotziak donostiar guztiak animatu ditu aurkezpenera: “San Sebastian Eguna gure hiriko festa handiena da, donostiarron errito kolektiboa, eta emakumeek danborradan izan duten parte hartzea dimentsio historiko eta antropologiko batetik ezagutzeko aukera daukagu aurrez aurre, argazki horretatik abiatuz etorkizunera begira lanean jarraitzeko”. Sampedroren hitzetan ezagutzatik etorriko da aldaketa, eta, zentzu horretan,
adierazi du ikerketa aurrerapausoak ematen jarraitzeko ezinbesteko tresna izango dela: “Lan honek agerian utzi du bide asko dagoela egiteko berdintasunaren bidean, bai tanborradan eta bai gizartean, eta bide hori, elkarlanean egin behar dugula, danborradaren parte hartzen dugun guztion artean, donostiar guztion artean. Erronka hori da; emakumeek espazio gehiago konkistatzea”.