Martin Ibabe: "Bizikletei dagozkien konpromisoak betetzeko daude oraindik"
dBiziren inguruan udal gobernuak egindako balantzea salatu dute jeltzaleek.
bizikleta publikoen sistemaren balantzea egin zuten ostiralean. Abian jarri zenetik, urtebete egin du dBizik, eta 12 hilabete hauetan 1.600 erabiltzaile izatera iritsi da. Hala ere, EAJak zerbitzu publikoak ez dituela bere konpromisoak bete azaldu du, eta balantzearen “tonu triunfalista” kritikatu du.
Zinegotzi jeltzale Martin Ibabek nabarmendu duenez, Bilduk egindako balantzean ez da autokritika ageri eta etorkizunerako ezarri dituzten helburuek “argi uzten dute hartutako konpromisoak bete gabe jarraituko dutela”. Zerbitzuaren baldintza orriak zehazten duenaren arabera, aurten 25 geltoki izan behar zirela adierazi du. “Errealitatea, ordea, ozta-ozta dozena bat dugula da, eta orain udal gobernuak beste lau jarriko direla abian iragartzen digu, baina horiek hurrengo urterako”. Bestalde, hiriko auzo garaiek oraindik ez dutela geltokirik salatu dute.
Azken batean, aurreko sistemarekin alderatuz, bizikleta berriek milaka erabiltzaile galdu dituztela adierazi du Ibabek. “Datei, geltoki kopuruari eta erabiltzeko dauden bizikletei dagozkien konpromisoak betetzeko daude oraindik” gaineratu du.
Mugikortasun zinegotzi Jon Albizuk eta dBiziko arduradun Jaione Gastañaresek