Miramonen egoitza-hotel bat egin ahal izateko plan berezia onartu du gobernu batzordeak
Teknologia zentroko ikertzaile, irakasle eta ikasleentzat egoitza izango da, besteak beste, Basque Culinary Centerrekoak; eta udan hotel gisa erabiliko da nagusiki.
Miramongo Parke Teknologikoak egoitza-hotel berri bat izango du, eta datozen hilabeteetan eraikitzen hasiko dira. Miramongo plan bereziaren barruan egingo diren berrikuntzetako bat da hau. Gainera, ikasle eta ikertzaileen egoitza berria kokatuko den Miramoneko bidea eta Mikeletegi pasealekuko erdiko bidea lotuko dituen igarobide bat sortuko dute. Zonaldearen loturak aldatuko dituen beste ezaugarri bat, bestalde, Eureka! Museoaren alboan biribilgune bat eraikitzea izango da. Garraio publikoa izango da ardatz, eta ondorioz, Dbus autobusek gune horretan buelta eman ahal izango dute, eta geraleku bat finkatu ahal izango da bertan, Museoaren parean; zehazki, orain arte hurbilenekoa izan den eta basoaren sarreraren aurreko biribilgunean dagoenaren parean.