Montxo Armendariz zinema zuzendari eta gidoilaria izango da “Solasean…” programaren hurrengo gonbidatua
Zinemagile nafarrak bere obra, ibilbidea eta sormen munduaren gakoak azalduko ditu Ernest Lluch kultur etxean. Gonbidatuaren nortasunean, obran eta ibilbidean sakontzeko helburuarekin jaio zen programa hau, elkarrizketa edo solasaldi moduko formatuan. Hain zuzen, Joxean Fernandez Euskadiko Filmategiak elkarrizketatuko du Armendariz. Ostegunean izango da solasaldia, 19:30ean.
Montxo Armendariz (Olleta, Nafarroa, 1949) zinema zuzendari eta gidoilaria azken hamarkadetako euskal eta espainiar zinemaren pelikula nagusi ugariren sortzailea da, haien artean, Tasio, Las cartas de Alou, Historias del Kronen, Secretos del corazón edo Obaba.