Pobreziaren aurkako Nazioarteko Egunaren harira, hainbat jarduera antolatu dituzte
Hitzaldiak, mahai ingurua, bizimartxa eta kale antzerkia egingo dituzte hirian, urriaren 14tik 17a bitarte.
Urriaren 17a Pobreziaren eta Bazterkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna da. Horregatik, 2005etik hona, pobrezia desagerrarazteko eta neurri eraginkorrak hartu beharraren premiaz kontzientziatzeko, hainbat jarduera egiten dituzte Euskal Herrian.
Ez lapurtu gure energia lelopean, pertsona askok pairatzen duten pobrezia energetikoan oinarrituko dira aurtengo aldarrikapenak. Izan ere, etxeek oinarrizko beharretarako (elikadura, higienea, berogailua…) gutxieneko zerbitzuak eskuratzeko duten ezintasuna dute ardatz. Donostian, hitzaldiak, mahai ingurua, bizimartxa eta kale antzerkia egingo dituzte, urriaren 14tik 17ra. Honela, herritarrak sentsibilizatu nahi dituzte eta gizarte justuagoa lortzeko gure esku dagoenaren inguruan
Nazio Batuen Erakundearen arabera, munduko 1.200 milioi pertsona egunean 1,25 dolar edo gutxiagorekin bizi dira. Europan biztanleriaren %23,4 bazterkeria arriskuan dago, Espainian biztanleriaren %27 eta Euskadin %19,9. Egoera bereziki “kezkagarria” da emakumeentzat, bazterkeria egoeran bizi direnen %82 baitira.
dBus-ek ere bat egin du
Pobrezia errotik ezabatzearen aldeko nazioarteko egunarekin bat egin izan nahi du dBusek ere. Sentsibilizazio eta zabalpenerako egingo diren jarduera guztiekin ados dagoela erakutsi nahi du. Hori dela eta, Donostiako hiriko autobus guztiek 0 Pobreziaren logoaren kartelak eramango dituzte gaurtik eta ostirala bitarte.
[box]
POBREZIAREN AURKAKO ASTEA: JARDUERAK
- Urriak 14, asteartea. 16:30. HITZALDIA.
- Urriak 15, asteazkena. 16:30. HITZALDIA.
- Urriak 16, osteguna. 19:00. MAHAI INGURUA.
- Urriak 17, ostirala