Single eta Hidrogenesse, Intxaurrondon
Donostikluba zirkuituaren hurrengo emanaldian joko dute, ostegunean.
Teresa Iturrioz eta Ibon Errazkin donostiarren proiektua da Single. Aventuras de Kirlian eta Le Mans taldeetan ere aritu dira aurretik. Abesti intimo eta leunak, erritmo dantzagarriak, pop modernoa… Kolore askotako collagea osatzen du Single-en musikak.
Erritmo elektoniko eta rockeroagoak ekarriko ditu Hidrogenesse taldeak. Carlos Ballesteros eta Genis Segarrak sinatu dituzte Así se baila el siglo XX, Eres PC/Eres Mac, Gimnàstica passiva eta Animalitos diskoak. Javier Letamendia (Letamina) eta Mikel Uraken ere izango dira Larratxon, PLANETAMIKELURAKENBITARTELETA izenarekin.
Intxaurrondo kultur etxean ariko dira ostegunean, hilaren 16an, 20:30ean.



