
Ingurumen, kultura eta historia aldetik garrantzia berezia duten txokoetatik pasatzen diren bide-sare zabala aurki daiteke Ulia mendian barrena. Ulian murgildu eta Uliaz gozatzeko
Cristina Enea Fundazioak plano bat egin du,
Uliako ibilbide zirkularra,
GR-121 eta
Donejakue bidearen zati bat aurkitu ahal izateko.
Planoa fundazioaren webgunean eskura daiteke. PDF formatuan dago, deskargatu eta inprimitu ahal izateko. Baina proposatzen dituzten 3 ibilbideak mugikorrera eta GPS gailuetara deskargatzeko aukera ere badago.