Deustu eta EHU izan dira irabazleak Estropada Akademikoan
Gizonezkoen zortzikoak eta emakumeen laukoak lehian aritu dira Urumean.
Aulki mugikorreko arraun estropadez gozatzeko aukera izan zen igande goizean, Donostian. Izan ere, iazko arrakastaren ondorioz, aurten ere, Urumean Estropada Akademikoa antolatu dute Ur-Kirolakek eta Donostia Arraun Lagunakek, besteak beste. Erlojupeko jaitsierak eta esprintak jokatuko zituzten partaideek, gizonezkoak lemazaindun zortzikoetan eta emakumeak lauko sculletan; eta Deustu eta EHU (Euskal Herriko Unibertsitatea) unibertsitateetako ordezkariak izan ziren azkarrenak, hurrenez hurren.
Guztira, bost unibertsitateetako arraunlariek hartu zuten parte: Euskal Herriko Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitatea – Tecnun, Mondragon Unibertsitatea eta Pau et des Pays de l’Adour Unibertsitatea. Kanporaketak jokatu ostean, honakoak izan ziren finaleko emaitzak:
GIZONEZKOEN ZORTZIKOAK
- DEUSTU. 2:04,09
- UPPA. 2:06,71
- EHU. 2:10,78
- EHU 1. 2:34,61
- TECNUN. 2:39,21
- MONDRAGON. 2:40,08



