Urgull mendiko hegoaldeko hegala egonkortuko dute
Iparraldeko hegala egonkortzeko lanak egin ondoren, hegoaldeko hegala egonkortzeko proiektua prestatzen ari da udala. Apaizen pasealekua, Zuloaga plazako sarrera, Trinitate plaza, Damen bateria eta Orixe ikastola ingurura harriak erortzeko arriskua txikitu nahi dute horrela, ingurua ahalik eta gehien egonkortuz.
Euroestudios enpresak aztertu du hegalaren egoera. Proiektua prestatzen ari dira, eta hurrengo asteetan onartuko dute, 300.000 euroko aurrekontuarekin. Horrela, egonkortze lanak udaberri hasieran amaitzea aurreikusten dute.
Lanak bide estuetan eta oinezkoentzako lekuetan egingo direla kontuan hartuta, inguruak itxiko dituzte lanek irauten duten bitartean.



