Ekonomia solidarioaren gaineko hitzaldia emango du Jordi Garcia Janek
Adiós, capitalismo. 15M-2031“ liburua aurkezteko.
XES ekonomia solidarioa ikuspegi eraldatzaile honekin indartzen saiatzen da. Hitzaldiaren aurkezpena Koop57 kooperatibak egingo du eta Euskal Herriko Ekonomia Sozial Eraldatzailearen Sarea nola sortzen ari den azalduko du.
‘Ekonomia solidarioa, beste ekonomia baten ernamuina’ hitzaldia emango du gaur, asteazkena, 2016 Gunean, 19:00etan.
Jordi Garcia Janek, ekonomia sozial eta eraldatzailearen sareak sortzeko bidea erakutsiko du Donostian, Xarxa d’Economia Solidària de Catalunyaren esperientziatik abiatuta. XESek lana egin, kontsumitu eta inbertitzeko modu berriak entseatzen ditu, erakutsiz posible dela enpresa eraginkorrak izan, eta aldi berean demokratikoak, bidezkoak eta iraunkorrak izatea. Iazko abenduan Donostian izan zen “