Joseba Alvarezek EH Bilduren ekitaldi bat legeztatzeagatik Egiako epaitegian deklaratu du
Ertzaintzak auzibide bat martxan jarri du, Sortuko kidearen jardun politikoa eta behin-behineko askatasunaren baldintzak bat datozen galdetzeko.
EH Bilduk ‘Hiri Bizia’ egitasmoa aurkeztu zuen ekainean, eta Alvarez izan zen ekitaldi publiko eta politiko hori antolatzen ardura hartu zuena. Izan ere, eta kasu hauetan egiten den moduan, Ertzaintzarengana jo, eta bertan ekitaldia egiteko baimena eskatu eta erregistratu zuen. “Gure harridurarako Ertzaintzak prozedura polizial bat abian jarri zuen; txosten bat osatu zuen, Auzitegi Nazionalari galdera zuzena egiteko”. Ertzaintzak Alvarezen jardunbide politikoa eta behin-behineko askatasuna edukitzeko baldintzak bateragarriak ote ziren jakin nahi zuen. “Hori oso larria da guretzat, bere eskubide zibil eta politikoak baldintzatu dituelako. Honen atzean Ertzaintzaren iniziatiba politikoa dago, ez baitago inolako eskabiderik hori egiteko.
Galdera horrekin Joseba Alvarez donostiarraren eskubide zibil eta politikoak “bete-betean” urratu nahi dituztela salatu dute, baina baita politika egiteko eskubidea ere. Gainera, EH Bilduren jardunbide politiko publikoa ere jomugan jartzen duela esan dute, “gutxienez, susmopean”. “Momentu politiko honetan halako prozedurak sustatzea eta bultzatzea, neurriz kanpokoa eta ulertezina da”.
Eusko Jaurlaritzari eskaerak
Horrenbestez, EH Bilduk irakurketa zorrotza egin du eta Eusko Jaurlaritzari eta Herrizaingo Sailari hiru “aholku edo eskabide” luzatu dizkio. Lehenik eta behin, Joseba Alvarezen eskubideen aurka joateko Ertzaintza ez erabiltzeko eskatu die. Bigarrenik, herritarren oinarrizko eskubideak urratzeko Auzitegi Nazionala ez baliatzeko aholkatu diete. Azkenik, Joseba Alvarezen kontrako neurriak sustatu eta auspotzeko, ez ditzatela “bakearen etsaiak aliatu gisa bilatu”. Honela bada, Eusko Jaurlaritzari erantzukizunez jarduteko eskatu diote, baita “egindakoa zuzentzeko” ere.
Donostiako Instrukzioko 3. epaitegiak Sortuko kide Joseba Alvarez deklaratzera deitu du gaur goizean. Egoera honen aurrean, EH Bilduk balorazio politikoa egin du, Egiako epaitegiaren aurrean. Joxean Agirrek azaldu duenez,