Koldo Mitxelena Literatura Lehiaketan parte hartzeko epea zabalik da
Lanak aurkezteko azken eguna 2015eko otsailaren 9a izango da.
Donostiako ikastetxe guztietan banatu dira oinarriak, baita kultur etxe, gazteleku, haurtxoko, liburutegi eta hainbat puntu estrategikotan ere. Horrez gain, Euskaraz.net webgunean eskura daude. Gogoratu behar da lanak entregatzeko azken eguna 2015eko otsailaren 9a izango dela. Haur eta gazteek ikastetxean eta Euskara Zerbitzuan bertan aurkeztu ditzakete lanak.
Nerea Txapartegi Udal Gobernuko Euskara arduradunak gogoratu du 25 urte bete dituela ekimen honek eta aurten berrikuntzekin datorrela: “Besteak beste, epaimahaia berritu da, parte hartzeko adina 8 urtera igo da, 1418 urtekoek mikroipuina modalitatean parte hartzeko aukera izango dute, eta, sarien artean, ohiko opariez eta denentzako kultur bonoak egoteaz gain, literatura tailer bat antolatzea aurreikusten da irabazle helduenentzat”.
Aurtengo epaimahaikideak honako hauek izango dira: Iñaki Martiarena Mattin komikigilea, Beñat Gaztelumendi bertsolaria eta Ana Malagon, Arantxa Urretabizkaia, Yolanda Arrieta eta Inazio Mujika idazleak.
25. edizioan 1.720 lan jaso zituzten, eta aurten ere parte hartze zabala espero da. Horretarako, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak 8 eta 18 urte bitarteko donostiar gazteak animatu nahi ditu parte hartzera, gustukoen duten lehiaketa motan (bertsoa, ipuina, olerkia, komikia edo mikroipuina).