Itsaso guztietan zehar ibilaldi bat proposatuko du Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloak
Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren 38. ekitaldian. Itsaspeko mundua eta bizitza gustuko dutenek ozeano guztietako sekretuak ezagutzeko aukera izango dute. Bale marrazoa, besteak beste. Munduko arrainik handiena da, eta gauez ibiltzen denez, La noche de los gigantes filmeko lan taldeak argi bereziak erabili behar izan zituen. Jacques Perrin da film honen zuzendaria, eta haren emazteak, Yukimi Yamamoto, zuzenean kantatuko du emanaldian.
Kuban, Panaman eta Costa Rican urpean igeri egitearen esperientzia bizi nahi dutenek ezin dute galdu Viaje al mar filma. Gizakiak itsasoan uzten duen arrasto kaltegarria da Un oceano de vida filmaren ardatza. Konponbideak proposatzen ditu lan honek, eta bestelako begirada bat eskaintzen du, bai itsaspeko izakiena, baita bertako isiltasunarena ere.
Ia 40 dokumental proiektatuko dituzte Antzoki Zaharrean azaroaren 4tik 7ra.
Sei film luze eta 31 film labur emango dituzte