Agnes Varda eta Claire Denis zinegile feministen lanak erakutsiko dituzte aurtengo jaialdian.
Emakumeen Etxeak eta Donostia Kulturak Zinema Feministaren jaialdia antolatu dute hirugarren urtez. Oraingoan bi agertokitan banatuko dituzte emanaldiak: Antzoki Zaharrean eta Lugaritz kultur etxean. Saio guztiak 19:00etan eskainiko dituzte, doan.
Egitaraua:
-Azaroak 10, astelehena (Antzoki Zaharra):
Una mujer en Africa – White material (2008)
-Azaroak 11, asteartea (Antzoki Zaharra):
35 tragos de ron (2009)
-Azaroak 12, asteazkena (Lugaritz kultur etxea):
Reponse de femmes: notre corps, notre sexe (1975)
-Azaroak 13, osteguna (Lugaritz kultur etxea):
Las Playas de Agnes (2008)