Sare Donostiaren aurkezpena egingo dute Zuloaga plazan
Noiz eroriaraziko dugu dispertsioaren harresia? galdera lelotzat hartuta, Sare Donostiaren aurkezpena egingo dute Parte Zaharreko Zuloaga plaza, bihar, azaroak 15, 17:00etan. Euskal presoen eskubideen alde eta sakabanaketaren aurka sortutako herri mugimendua da Sare. Hilabeteetako ibilbidea bete du, eta oraingoan, hiriko taldearen aurkezpen irekia egingo dute.
Zehazki, duela bi hilabete, euskal presoen sakabanaketaren berri emateko helburuarekin, eta dispertsioarekin amaitzeko erronkarekin, 500.000 liburuxka kaleratuko zituen Sarek. Hala, nazioartean presoen egoeraren berri eman nahi dute. Aldi berean, ahalik eta sarekide gehien lortzea da taldearen helburua, mezua zabaltzen laguntzeko.