Hiritar Kontsulten Araudiari zuzenketak aurkeztuko dizkio EAJk
Kontsultak Udalbatzaren gain utzi behar direla diote jeltzaleek.
Hiritar Kontsulten Araudiaren proiektuaren harira, EAJk hamabost zuzenketa baino gehiago aurkeztuko dizkio udal gobernuari. Zuzenketa horien helburuak hiritarren partaidetza maila areagotzea, prozesuan Udalbatzaren papere sendotzea eta galdeketak berme guztiekin garatzeko bermeak areagotzea dira.
Udalbatza donostiarren ordezkaritza-organo gorena den heinean, EAJko zinegotzi Juanra Vilesek dio udalak abian jartzen dituen kontsultak Udalbatzaren esku egon behar direla, eta ez udal gobernuaren esku.
Bestalde, talde jeltzaleak proposatu du Donostiako Gizarte Kontseilua erakundetzat hartzea, eta hauei egin nahi dituzten kontsultei buruzko derrigorrezko txostena eskatuko zaie. “Txostena eskatzeak ikuspegi askoz zabalagoa eta udal ikuspegitik haratago joango dena eskainiko digu”, amaitu du Vilesek.