Emakumeenganako indarkeriaren aurka mintzatu dira alderdietako ordezkariak. (Argazkia: Donostiako Udala)
Indarkeria sexitako agerpen mota guztiak gaitzetsi dituzte ordezkariek.
Gaur, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean, udaleko alderdi politiko guztietako ordezkariak bildu dira mota horretako indarkeria mota guztiak gaitzesteko. Hala, adierazpena irakurri dute Alderdi guztietako ordezkariek: EAJko aitziber San Romanek eta Eneko Goiak, PPko Ramon Gomezek eta Iciar Aguilerak, PSE-EEko Maravi Dafaucek, Donostiako alkate Juan Karlos Izagirrek eta Berdintasuneko zinegotzi Naiara Sampedrok.
Sexu indarkeria mota guztien aurrean gaitzespen irmoa azaltzearekin batera, gaur egun oraindik emakume eta gizonen artean ezberdintasun nabariak daudela saltu dute ordezkariek, eta ezberdintasun horien aurka borrokatzeko adostasuna eta konpromisoa errealitatea izatera deitu dute. Besteak beste, emakume eta neska gazteek jasaten dituzten harrera eta portaera ugari legitimotzat hartzen direla aipatu dute, bai kalean eta baita botere espazioetan ere. Horrela, indarkeria hutsaldu eta adierazpen sexistei garrantzia kentzen diete askotan komunikabideek, erakundeek eta norbanakoek.
Halako jarrerei aurre egiteko, erakunde publikoek berebiziko erantzukizuna dutela aipatu dute, eta indarkeria matxistari aurre egiteko esparru guztietan berdintasunezko harremanak eta hitzaldiak sustatzera deitu dute.
Hitzetatik ekintzara igarotzeko, udaleko ordezkariek eman beharreko urratsak adierazi dituzte. Horien artean daude emakume eta gizonen arteko bazterkeria estrukturalaren kontrako lanketa oinarri hartzea, indarkeria modu guztiak aurkitu eta agerian uztea, baztertzaileak diren adierazpen eta gauzapen kulturakal baztertzea, prebentzio lana sustatzea, transfobia, lesbofobia eta homofobia salatzea eta hezkuntzan eragitea. Horrekin batera, indarkeria sexistaren aurrean gizonek duten protagonismoa azpimarratu dute.
Adierazpenak amaitzean, ordezkariek indarkeriaren eta sexu ezberdintasunen aurka egiteko konpromisoa berretsi dute, berdintasunaren alde aktiboki lan egiteko asmoa aldarrikatuz.