Erdialdeko kaleak hartu ditu manifestazioak. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Donostian ere protesta egin dute Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Egunean, Donostiako Koordinakunde Feministak deituta. Manifestazio bat egin dute, Bulebarretik abiatuta, berdintasunaren aldeko leloen artean.
Non daude gure eskubideak,
Erasoen aurka ekintza zuzena,
No es tu media naranja, es tu exprimidora,
Gaua eta kalea geurea da eta
Matxismoak hiltzen gaitu izan dira oihukatutako leloetako batzuk.
Mobilizazioa amaituta, adierazpen bat irakurri dute deitzaileek. Erasoei aurre egiten jarraituko dutela nabarmendu dute: “Kolektiboki erasoei erantzuna ematen jarraituko dugu, salatzen eta konfrontatzen. Baina erantzuna artikulatzea ez da nahikoa. Egitura oso baten aurrean alternatiba oso bat eraiki nahi dugu. Indarkeriarik gabeko herri bat nahi dugulako, bestelako balio batzuetan oinarritutako aske egingo gaituzten harreman eredu batzuk nahi ditugulako. Gure bideak iparra dauka: Euskal Herria Feminista!”.