Zorionak Joakina!
http://youtu.be/-XhlaQ_fcl4
Joakina Huizi añorgatarrak 100 urte bete ditu. Igandean Añorga Txikiko Kristau Elkartearen omenaldia jaso zuen, bere familia ondoan zuela. Gaur ere, bere urtebetetze egunean, beste omenaldi bat egingo diote, auzotarrek, 19:00etan. Mendeurrenaren harira, IRUTXULOKO HITZAk añorgatarrarekin hitz egin du, eta bere bizitzaren berri eman du. Ostiraleko papereko edizioan Huiziren elkarrizketa osoa argitaratuko dugu. Bien bitartean, hona hemen solasaldiaren aurrerapen bideo bat.