Aldaketak zirkulazioan, igandeko maratoia dela eta
Datorren igandeko maratoiak errekorra lortuko du partaideen aldetik, eta, gainera zirkuitu berri bat izango du, inoiz. Guztira 6.400 korrikalarik eman dute izena kirol proba honetan. Ezinbestean, hainbat aldaketa ekarriko ditu zirkulazioan. Goizeko 8:30etatik 14:00ak arte, Donostiako Udalak eta antolatzaileek, zirkulazioan sortu litezkeen gora beherak aurreikusiz, trafiko antolamendu berezi bat jarri dute martxan.
Amara, Erdialdea, Gros, Antiguo eta Igaratik igaroko da zirkuitua, korrikalariek ibilbidean bi buelta emango dituzte. 8:30etatik aurrera ezingo da hirian sartu Urumeako autobidetik. Halaber, trafikoan aldaketak egingo dira zenbait auzotako sarrera-irteeretan.
Gomendagarria da garraio publikoa erabiltzea —egun horretan, maratoiak dirauen bitartean, ohiko bidea aldatu beharra duten DBuseko ibilbideetan doan joateko aukera izango da—. Askatasunaren etorbideko geltoki guztiak Bulebarrera pasako dira.
Zirkulazioan egongo diren aldaketa guztien buruzko informazioa jaso du Donostiako Udalak.