Donostiako Sustapenaren Smart Energy klusterrak laguntza ildoa proposatu du lokalentzat. (Argazkia: Donostiako Udala)
Donostiako saltoki eta jatetxeak 2016 urtera begira nabarmentzea da helburua.
Hiriko lokalen birgaitzea bultzatzeko akordioa egin du udalak eta Ostalaritza eta merkataritza elkarteak, Donostiako Sustapena eta SabadellGuipuzcoano erakundearekin batera. Hala, sustapeneko Samrt Energy klusterrak hainbat neurri proposatu ditu, Donostia 2016 proiektuari begira, hiriko kale, auzo, saltoki eta jatetxeak nabarmentzeko helburuarekin.
Onartutako neurrien artean, udalak EIOZ Eraikuntza Instalazio eta Obren gaineko Zerga %5etik %3ra jaitsiko du, eta %2,25era zenbait kasutan; gainera, klusterrak laguntza ildo bat proposatu du, esate baterako, gastu energetikoak murrizteko gailu berriak sartzea eta auditorietarako gehienez %50eko diru laguntza bideratzea. Sustapenak 200 euro bitarteko laguntza emango du datorren urtean obra egin behar dituzten lokalak laguntzeko.
Ekimen pribatuan ere lortu dituzte laguntzak, horien artean SabadellGuipuzcoanorena. Kanpainarekin bat egin du erakundeak, eta finantzakearako baldintza bereziak emateaz gain,
Donostiako Lokal Komertzialak Berritzeko 2016 Mailegua izaneko kreditua sortu du. Bestalde, Donostiako Merkatarien Elkarteak eta Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak ere ekimenarekin bat egin dute.