Idazle donostiarrak trilogiako hirugarren liburua aurkeztu du Elizondon, istorioa kokatzen den leku berean.
Dolores Redondo. (Argazkia: E. Zabala)
Irakurle askok espero zuten trilogiako hirugarren liburua iritsi da,
Ofrenda a la tormenta. Hala, Dolores Redondo idazle donostiarrak Amaia Salazar ikertzailearen istorioa itxi du, orain arteko misterio guztiak argituz. Mari euskal mitologiako pertsonaiari egindako omenaldi bat dela dio egileak, eta Baztango bihotzean egin du aurkezpena, Elizondon. Izan ere, inguru hori da istorioko gertaeren lekua.
Zaindari ikusezina eta
Hezurren ondarea liburuen ostean iritsi da
Ofrenda a la tormenta. Gazteleraz kaleratu dute lehen bertsioa, Destino argitaletxearekin, gainontzekoekin egin bezala, baina beste hainbat hizkuntzetara itzuliko da oraingoan ere; tartean, euskarazkoa egongo dela suposatzen delarik.
Emakume batek bere biloba jaio berriaren heriotza arraroa izan dela salatuko du. Haurrak dituen marka batzuk medio, hilketa izan zitekeela ondorioztatuko dute poliziek. Misterio horri eta gehiagori aurre egin beharko die Salazar ikertzaileak, bailara elur ekaitz batek betetzen duen bitartean.
Hamabi urte daramatza Nafarroan bizitzen Dolores Redondok. Maitasunak eraman zuen Cintruenigo herrira, eta hantxe bizi da gaur egun, bere senarrarekin eta seme-alabekin. Trilogiako lehen liburua 2013ko urtarrilaren 15ean argitaratu zuen, eta lehen bi argitalpenek 200.000 irakurle ahozabalik utzi zituzten, munduko hainbat txokotan.