IRUTXULOKO HITZAren aterkia. (Argazkia: Aritz Sorzabal)
IRUTXULOKO HITZA presente egongo da Euskararen Nazioarteko Egunean. Harpidetzak zozkatu, materiala oparitu eta biharko astekaria banatu egingo dugu auzo guztietan, bertan antolatuko dituzten hainbat jardueratan.
Amara Berrin eta Larratxon egingo dituzten Mintzodromoetan, esaterako, astekaria banatuko dugu. Beste auzo batzuetan gauza bera egingo dugu, haurrei zuzendutako jardueretan. Astekariarekin batera, Gabonetako zozketarako eskuorriak ere banatuko ditugu. Bazkariak eta afariak ere antolatuko dituzte auzoetan, eta horietan ere egongo da IRUTXULOKO HITZA, urtebeteko bi harpidetza zozkatzeko horietako bakoitzean. Kamisetak, kantinplorak, aterkiak eta bestelako materiala ere oparituko dugu.