La Anunciata ikastetxea eta Arantzazuko Ama ikastola izango dira Haur Danborradako protagonistak
Zozketa bidez aukeratu dute zein ikastetxeko haurrek beteko dituzten danborradako pertsonaia nagusiak. La Anunciatako haurrei egokituko zaie 2015eko Haur Danborradan protagonistak izatera. Baita Martuteneko Arantzazuko Ama ikastolari ere, bertakoa izango baita Haur Danborradako danbor nagusia. Azken postu hau txandaka betetzen dute. Irteera ordena kontuan hartuta.