Ernesto Gasco izango da berriz Donostiako alkategaia
PSE-EEren hautagaia izango da. Astelehenean egingo du bere hautagaitzaren aurkezpen ofiziala, Viktoria Eugenia Antzokian. Joan den hilabetean ekitaldi bat egin zuen, PSE-EEren primarioetarako hautagai gisa. “Hiriak behar dituen proiektuak” aldarrikatzen jarraituko duela zin egin zuen Donostiako sozialisten bozeramaileak. Amaran topoaren trenbidea lurperatzeko, Karlos I. aren hiribideko saihesbidea ixteko eta jaietako egitaraua hobetzeko lan egingo duela adierazi zuen.
2015eko Udal hauteskundeetan