Hiesaren memoriala, Kalkutako Teresa plazan. (Argazkia: Donostiako Udala)
Abenduaren 1ean elkarretaratzea egingo dute Kalkutako Teresaren plazan.
Gaur Kursaal eraikinaren argia piztuko dute, Hiesaren aurkako sinbolo bihurtu den begizta gorria irudikatzeko. Astelehenera arte ikusgai egongo da fatxadan. Udaletxeko fatxada, udal ekipamenduak eta hainbat garraio publiko ere jantziko dituzte
begizta gorriarekin.
Abenduaren 1ean, astelehenean, 11etatik 14:00etara,
informazio mahaiak jarriko dira, Loiola kalean, San Martin merkataritza gunearen ondoan. Ondoren,
elkarretaratzea egingo da, 19:00etan, Kalkutako Teresa plazan, Hiesaren memorialaren ondoan. Hiesaren aurkako taldeen urteko jakinarazpenaren irakurketa egingo da eta ekitaldian Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak ere parte hartuko du.
Gaur arratsaldean, pleno aretoan, 19:30ean,
Harribeltza Hiesaren aurkako elkartearen XX. urteurrena ospatuko da. Oroitzapenezko ekitaldi honetan, Juan Mari Beltran Hirukotearen eta Kantakidetzaren (Osakidetzako langileek osatutako koroa) emanaldiak izango dira.
Gehituk azaroaren 29an, larunbata, eta 30ean, igandean, bere egoitzan, 9:00etatik 20:00etara,
Sexua, maitasuna eta GIB doako
tailerra antolatu du bikote serodiskordanteentzat, Jose Gabriel Martin psikologoak koordinatutakoa.