Udalak prest ditu antenen ordenantza berri bat egiteko oinarri izango diren txosten tekniko eta zientifikoak
Datorren asteartean, abenduaren 2an, aurkeztuko dira publikoki, arratsaldeko 19:00etan udalbatzaren aretoan egingo den ekitaldian. Txostenetan parte hartu duten hiru egileetatik bi egongo dira hitzaldian: Pedro Costa, telekomunikazioetako ingeniari teknikoa; eta Jose Luis Bardasano, Alcala de Henares Unibertsitateko Medikuntza fakultateko doktorea. Maria Jesus Azanza doktoreak, Biologiako eta Magnetobiologiako katedradunak ere parte hartu du txostenak lantzen.
Lan honetan oinarrituta, udal lantaldea beste ordenantza bat idazten ari da: “Ikerlana aurrerapauso bat da, egungo ordenantza aldatzeari ekin ahal izateko, hura eguneratzeko asmoa dugulako, Europako erakundeek hala gomendatzen baitute. Axier Jaka Ingurumen zinegotziak gogorarazi duenez, duela urtebete eremu elektromagnetikoen mapa bat prestatu zuten, Donostiako neurturiko mailak jasota.