Egoitza berria, Mandasko Dukearen pasealekuan. (Argazkia: Donostiako Udala)
Mandasko Dukearen pasealekuko 12. zenbakian artatuko ditu herritarrak.
Morlansko egoitza utzi du Ingurumen Sailak, eta Etxegintzaren egoitza zena hartu du, Egian. Zuzendaritza, Lege eta Herritarrentzako Zerbitzuak, Osasun Publikoaren eta Animalien Ongizatearen Zerbitzua, Ingurumen Diziplinaren Zerbitzua eta Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoa (KIUB) bertan izango dira. Eskola Osasunak eta Ingurumen Osasunaren eta Iraunkortasunaren Zerbitzuak Urbieta kalean eta Cristina Enean diraute, hurrenez hurren. Axier Jaka Ingurumen zinegotziak adierazi du etorkizunean sail guztia bateratuko dela egoitza berrian: “Jendaurreko zerbitzua hobetuko dugu eta leku funtzionalago bat izango dugu”.