
Nagore Aranburu, Mikel Pagadi eta Egoitz Lasa aktoreak. (Argazkia: Donostia Kultura)
Bodologuak-ekin nahikoa ez, eta oraingoan Mikel Pagadi, Egoitz Lasa eta Nagore Aranburu
Potologuak botatzeko asmoz elkartu dira. Legebiltzarreko zein bileratan erabaki zen batukada euskalduna dela? Hirugarren seme-alaba aurreko bien arropa birziklatzeko enkargatzen al da? Medikuarengana azpiko arropa garbiekin ez bazara joaten zer gertatzen da? Galdera hauei eta beste askori erantzuna bilatzen saiatuko dira
Potologuak ikuskizun berrian.
Gaur, larunbata, eta bihar, igandea, Lugaritz kultur etxean izango dira. Larunbatean 20:00etan hasiko da emanaldia, eta igandean, 19:30ean. Sarrerak 10 eurotan daude salgai.