Kaltetuei itzuli beharrekoa 100 milioi euro direla jo du IRPH Stop Gipuzkoak
epaitegietan borrokan ari diren hiru familia elkarrizketatu zituen. Iñaki Colina amaratarrak, Juan Manuel Lorenzo herreratarrak eta Marian Rodriguez aietearrak salaketa jarri zuten epaitegian.
Xabier Iturberen dimisioa eta desjabetutako etxebizitzak itzultzea exijitu du.
Elkarteak hogeita hamar garaipen judizialetik gora lortu ditu IRPHaren inguruan. Kasu guztietan justiziak ebatzi du IRPHa ezartzea legediaren aurkakoa dela, eta Kutxabank zigortu du. “Bidegabe kobratutako IRPHaren araberako kuota guztiak itzuli beharko ditu”, azaldu du elkarteak. Banketxeak 2013. urtean izan zituen irabazien parekoa da diru kopuru hau.
Kutxabankek helegitea jarri zion lehenbiziko epaiari, baina elkarteak uste du Entzutegi Probintzialak epaia baieztatuko duela, eta ez dituela hogeita hamar epaitik gora baliogabetuko.
Epaitegietako borroka irabazita dagoela dirudienean, elkarteak egoera berean aurkitzen diren 15.000 familiari dirua itzultzeko exijitu dio Kutxabanki, epaitegira jotzea behartu gabe.
Kaltetuak prest egon daitezke Kutxabankek euren maileguak amortizatzearekin, eta dirua itzultzeko modua negoziatzeko prest agertu dira. Elkarteak adierazi du, ordea, negoziatzeko baldintza bakarrak honakoak direla: Xabier Iturbe Kutxako presidenteak dimisioa ematea, etxebizitza galdu duten IRPHaren kaltedunei etxea itzultzea eta etxegabetuei zorra kitatu eta alokairu sozial baten bidez euren etxeetara itzultzen uztea.
IRUTXULOKO HITZAk