Zinemaz lagunartean gozatu nahi dutelako
http://youtu.be/Mgg6SocRtDE
Bang Bang Zinema, eta gaur hasiko dute. Zinema lagunartean eta jende gehiagorekin partekatzeko esperientzia bat dela uste dute: “Etxetik atera, lagunekin eta ezezagunekin areto ilun batean eseri eta ondo pasa. Denon artean, pantaila handiaren magia berritu eta partekatu”.
Hain zuzen, banakako kontsumoaren aurrean (sakelakoak, telebista eta ordenagailuak), zinema taldeko jarduera bezala ulertzen dutenen konplizitatea bilatzen dute Bang Bang Zinemako kideek. Horregatik, proiekzioak beste hainbat jarduerekin jantziko dituzte: filmak aurkeztu egingo dituzte, photo call bat prestatuko dute, filmeekin lotutako galderak eta zozketak egingo dituzte, eta gaua festa batekin amaituko dute, hiriko lokal batean. Gainera, Beldurrezko Zinemaren Astean bezala, Antzoki Zaharreko taberna irekita egongo da.
Lehen emanaldi bikoitz honetan 80ko hamarkadako bi film proiektatuko dituzte: James Cameron-en Aliens (Aliens: el regreso, 1986) eta John McTiernan-en Die Hard (Jungla de Cristal, 1988). Jatorrizko bertsioan emango dituzte, gaztelaniaz azpidatzita. Hurrengo emanaldiak urtarrilaren 24an, martxoaren 28an eta maiatzaren 30ean izango dira. Gaur bertan iragarriko dituzte urtarrileko saioan proiektatuko dituzten filmak. Emanaldi bakoitzerako sarrerak 6 eurotan daude salgai.
Bang Bang Zinema programa abiatuko da gaur, ‘Aliens’ (1986) eta ‘Die Hard’ (1988) filmeen proiekzioekin.
Gaur zinema emanaldi bikoitza izango dute zinezaleek Antzoki Zaharrean, 19:30etik aurrera. Bost lagun donostiarrek osatutako zinema programa bat da