Konstituzio plazako liburutegiko arkupetan emanaldi txiki bat eskainiko dute eta kalejiran joango dira San Jeronimo kaleraino, bertatik argiak pizteko.
Bulebarreko kioskoa, argiztatuta. (Argazkia: Irutxuloko Hitza)
Konstituzio plazako liburutegiko arkupetan emanaldi txiki bat eskainiko dute eta kalejiran joango dira San Jeronimo kaleraino, bertatik argiak pizteko.
Gabonetako giroan murgilduko dira kaleak ostegunean, pailazoek argiak pizten dituztenean. Arratsaldean iritsiko dira Pirritx, Porrotxeta Marimotots, 18.00etan. Gabonetako argien inguruko sketch bat egingo dute, eta zenbait kanta abestuko dituzte Konstituzio Plazako liburutegiko arkupetan. Ondoren, 18:15ak inguruan, San Jeronimo kalera joango dira kalejiran, trikitilariekin eta beraiekin bat egiten duten herritarrekin. Bertan piztuko dituzte argiak. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek musutruk egingo dute emanaldia. Izan ere, ikuskizun hau egiteagatik kobratu behar zuten dirua Ziburuko Kaxkarotenia Ikastolari eta Gipuzkoako Elikagai Bankuari emango diote.
[box]
Gabonetako argiak
Kordobako Ximenez enpresak muntatu ditu argiak. LED teknologiako argiztapena erabili dute eta horrek energia aurreztea eta atmosferara %80 CO2 gutxiago igortzea ahalbidetuko du. 196 arku, 95 farola, lurreko 31 figura, 60 zuhaitz, 2 fatxada, sabaiko argiztapen bat eta 10 figura horizontal dira, Gros eta Parte Zaharreko merkatarien ekimenez jarri direnez gain. Gauza asko konbinatzen dituzte aurtengo argi apaingarriek: izarrez betetako zerua, argi eskultura handiak, fatxadak argiztatu eta perfilatzea, kaleetan argiak jartzea (uztai eta motibo bereziekin), zuhaitzen bat, belardiak, farolak… Forma, kolore eta elementu barietate handiko apaingarriak jartzen ari dira.
Eguberrietako argiteria zango diren espazioak ondorengo hauek dira, -Gros eta Parte Zaharreko merkatariek jarri dituztenez gain, hau da, kale Nagusia, Narrika, San Jeronimo, Abuztuaren 31ko kalea, Portu kalea, Zabaleta, Aita Larroca, Usandizaga, Peña y Goñi, Miguel Imaz, Aguirre Miramon, Iparragirre eta Galtzada Nagusia-.
ERDIALDEA ETA PARTE ZAHARRA: Alderdi Ederreko terraza, udaletxea, Askatasunaren hiribidea, Elkano, Txurruka, Getaria eta Urbieta kaleak, Ijentea plaza, Konstituzio plaza, Artzain Onaren plaza eta Bilbo plaza.
AMARA eta LOIOLAKO ERRIBERA: Madril hiribidea, Isabel II. aren kalea, Karlos I.aren hiribidea, Pio XII. aren plaza, Irun plaza, Aita Donostia plaza eta Bartzelona hiribidea.
ALTZA, BIDEBIETA eta HERRERA: Larratxo pasealekua, Txirrita Bertsolariaren pasealekua, Harria parkea, Juan XXIII. pasealekua, Julio Urkixo pasealekua eta Muxika pasealekuaren arteko biribilgunea eta Jose Elosegi eta San Pedro Pasaia hiribidearen arteko biribilgunea.
ANTIGUA: Matia kalea, Mirakontxako biribilgunea, Jose Maria Sert plaza eta Julio Caro Baroja plaza.
INTXAURRONDO: Sagasti Eder plaza.
GROS: Kolon pasealekua, Mirakruz kalea eta Nafarroa Behera plaza.
EGIA: Karmengo Amaren kalea eta Martin Santos plaza.
LOIOLA: Aralar kalea.
TXOMIN-ENEA: Antzieta pasealekuan arkua.
MARTUTENE: Ikastolaren aurreko plaza.
IGELDO: Frontoia eta ikastola ingurua.
AIETE: Etxadiko lorategiko plaza.
AÑORGA: Haur jolasen plaza.[/box]