"Donostian galduta ibiltzen bazara, pintxo pote orduan Easo plazara"
http://youtu.be/Jc0Jf8mnSbU
Amarako Abadia, Iruña eta Topobide tabernetan Mintzo eta Pintxo euskarazko pintxo potea egingo dute gaur osteguna. Iosu Urrexolak bertsotan egin die gonbidapena herritarrei.
Gaur, osteguna, Mintzo eta Pintxo jarduera errepikatuko dute, 19:00etatik 22:00etara.
Pintxo potearen fenomenoa oso hedatua dago, eta azken urteotan ohitura bihurtu da hirian. Amaran ostegunero egiten dute, eta jende andana hurbiltzen da Easo plaza inguruan dauden tabernetara. Azaroaren 6an pintxo potea euskalduntzea erabaki zuten, eta gaur ere halaxe egingo dute. Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak antolatu du euskarazko pintxo potea, tabernetan eta kalean euskara sustatzeko asmoz. Egitasmoan Donostiako hiru tabernek parte hartu dute: Iruña, Topo Bide eta Amarako Abadia. Azken honen jabeak, Iosu Urrexolak, pintxo pote berezian parte hartzera animatu ditu herritarrak, bertso baten bitartez.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea