
Urritik abendura bitartean 120 orduko ikastaroa jaso dute ikasleek Euskara arduradun Nerea Txapartegiren arabera. (Argazkia: Lide Ferreira)
Ostiralean amaitu ziren langabezian dauden donostiarrei zuzendutako doako euskara ikastaroak, eta guztira 137 langabetuk parte hartu dute hilabeteko klaseetan. Udalak bigarren urtez antolatu ditu ikastaro hauek, eta 38.000 euroko diru laguntza eskaini die homologatutako euskaltegiei, ikastaroak antolatzkeo.
Hiriko sei euskaltegietan antolatu dituzte klaseak: Euskaraz Kooperatiba Elkartea (AEK), Ilazki Euskaltegia, URumea Euskaltegia, Hitzez Euskaltegia, Legazpi 6 Euskaltegia eta Urrats Euskaltegia. Guztira 120 orduko ikastaroak egin dituzte, egunero hiru ordukoa. Udaleko Euskara arduradun Nerea Txapartegiren esanetan, ekimenak oso harrera izan du: “Iaz martxan jarri genituen doako ikastaroak, euskara sustatzeko garaian konpromiso sozial horri eustea beharrezkoa dela uste dugulako. Langabetuek, euskara ikasten badute, etorkizunean lanerako aukera gehiago izatea espero dugu”.
18 urtetik gorako langabetu donostiar guztiek parte hartu dezakete ikastaroetan, eta derrigorrezkoa da klaseetan bertaratzea. Guztira, Udalak 225.848,75 euroko dirulaguntzak bideratu ditu hiritarrak euskalduntzeko.